
AIZU...IZAN LIBURU!

ABOUT ME
1993ko otsailaren 22a. Elurra nagusi Gipuzkoako zelai zein teilatuetan. Ospakizun garaia nire etxean. Jaio nintzen. Gaztaroa Hernialde zein Villabona herrietan zehar igaro ondoren, ikasketak direla eta Arrasaten bizi naiz astean zehar eta asteburuz nire herriminari lasaitasun dosi bat ematen diot. Industria diseinuko eta produktu garapeneko ingeniaritzan nabil egunero gauza berriak ikasiz. Aurtengoa nire hirugarren urtea da, eta ezarritako lan desberdinen artean, produktu baten inguruko analisi sakona egitea tokatu zait, LIBURUArena, hain zuzen ere. Eta zuk, noiz uste duzu sortu zela liburua? Non? Zein da merkatuko libururik txikiena? Eta handiena? Zer gauza da bitxiena liburuen inguruan? Galdera hauei eta gehiagori, erantzuna emango diet, AIZU...Izan Liburu blogean. Beraz, badakizute, liburuen inguruko informazio historiko zein bitxia nahi izanez gero, irakur nazazue! I'm Beñato naiz.