top of page

ERROMA

Erromatar Inperioaren amaierarekin batera, liburuaren hirugarren forma historikoa lortzen da: codex edo codice delakoa. Hasiera batean, erromatarrek erabilitako egurrezko taulatxoen ondorengo bat izan zen. Aipatutako taulatxo hauen artean, papiro zein pergaminozko orriak joan ziren sartzen, baina, denborarekin, papiro eta pergamino proportzioa haundituz joan zen, azkenean, liburuak material hauek erabiliz eginez bukatu zutelarik.

Liburu mota hauetan, egurrezko tapaki bat ezartzen zen, korreaz loturik eta babes moduan jokatzen zuten, horrela codice-a gaur egungo liburuaren itxura hartuz joan zen.

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

Denbora aurrera joan ahala, papiroaren erabilera baztertuko da, eta k.o. V mendearen hasieran desagertuko da. Pergaminozkoa codice-a papiroarenari gailendu zitzaion, izan ere, textu gehiago idatzi zitekeen bertan, bi aldetatik idazteko aukera zegoen, garraiatzeko zein gordetzeko errazagoa zen eta material hau hobeto konserbatzen zelako.

Erromatarrak liburuen produkzio eta komertzializazioan lan asko egin zuten. Liburuen salerosketa zela eta negozio editoriala garatzen joan zen bertan, eta Tito Pomponio Ático idazle zein historialaria, lehen erromatar editore modutzat har dezakegu, izan ere, ezaguna egin zen bere lagunen obrak editatu zituelako, horien artean Cicerón.

Erroma inperialean, lehen liburutegi publikoak sortu ziren, bertara sartzeko aukera edozein herritarrek zuelarik. Cayo Asinio Polión izan zen lehen liburutegi publikoaren sortzailea, k.a. 37. urtean, nahiz eta ideia Julio Cesar-rena izan zen.

 

 

(iturria: http://lafabricadelibros.com/pdf/Historia.pdf)

​© 2023 by STREET LIFE. Proudly created with Wix.com

bottom of page