top of page

DURANGOKO AZOKA

Euskal Herriko argitaletxeen eta diskoetxeen lanak ezagutzeko plaza paregabea da Durangoko Azoka. Idazleek eta musikariek euren irakurle eta entzuleekin egoteko aukera daukate. Lan berriak aurkezteko eta ezagutzeko modua izaten da. Baina hasierakoa ez zen moduan, gaur egungo azoka ere ez da liburuen eta diskoen azoka bat soilik. Abenduko lehen egunetan euskaldunen eta kulturzaleen topaleku izaten da Durango, eta era guztietako publikoarentzat kultur eskaintza zabala egoten da.

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

Azokako aurkezpen aretoan, argitaletxe, diskoetxe, kultur elkarte edota edozein gizarte eragilek lekua edukitzen du bere proiektu edo lan berriaren aurkezpena egiteko. Azokari lotuta, Haur Literatura Aretoa zabaltzen hasi zen urtero. 12 urte arteko ume eta gaztetxoak literaturaren mundura modu aktiboan gerturatzeko gunea. Gaur egun, Saguganbara du izena. Apurka-apurka, azken urteetan gune berriak sortzen joan dira Azokaren bueltan.

2008an, sortzaileek eurek Ahotsenea gunea sortu zuten, Gerediaga elkartearen laguntzagaz batera, beraien proiektuak ezagutarazeko zuzenekoekin edo solasaldien bidez. 2010ean, Irudienea eta Szenatokia ere batu zitzaizkion Azokari, ikusentzunezkoak eta arte eszenikoak ere kultura direla aldarrikatu eta leku propioa ematearren. 2012an sortu zen gune berriena: Kabi@. Kultura digitalaren eredu berrien bueltan elkar ezagutu, esperimentatu eta ezagutarazteko.

 

Azokak, orain, Durango hiri osoa bihurtu nahi du kulturaren plaza.

 

(iturria: http://www.durangokoazoka.com/2/azoka/historia/op,35/show,397)

 

​© 2023 by STREET LIFE. Proudly created with Wix.com

bottom of page