
AIZU...IZAN LIBURU!
HYPATIA PÉTRIZ
Txiki-txikitatik izan du idazteko zaletasuna. Ipui motzak idazten hasi zen eta horrela pasa zuen denbora mordo bat Hypatia Pétriz hamalau urteko idazle gazteak. Duela urte batzuk, udara iristearekin batera, Hypatia bere lehen eleberria idaztera animatu zen, Diario de H hain zuzen ere.
Liburu honen egileak esan duenez, liburu guztia eskuz idatzi du, izan ere, gustokoen dituen musika konpositoreak horrela idazten baitute. Bere libururik gustokoenak bildurrezkoak dira eta idazle gustokoenen artean kokatzen dira Carlos Ruíz Zafón eta Francesc Miralles. Azken honen laguntza handia izan zuen bere eleberria idazterakoan eta berak piztu zuen Hypatiarengan idazteko gogoa.
Hypatiak dio bere klasekideen artean ikaragarrizko zirrara sortu dela berak liburu bat kaleratu behar zuela jakitean, eta iada klasekide batzuk liburua irakurri dutela. Bien bitartean, bere bigarren eleberria idazteko asmotan omen da Hypatia. Idazle handi baten aurrean egon gintezke!

