
AIZU...IZAN LIBURU!
LIBURUAREN ATALAK
Liburu guztiak atal ezberdinez daude osaturik, eta jarraian atal horiek aipatu eta aztertuko ditugu:
1. Azala: Azala liburua babesteko erabiltzen den estalki bat da. Bertan liburuaren izena eta portada inprimatzen dira, koloreetan normalean.
2. Azal-hegala: Azal-hegala azalaren hegaleko luzapen bat da, izenak berak dioen moduan. Bertan egilearen datuak, argazkiak, bestelako publikazioak... inprimatzen dira.
3. Estalkia: Liburuaren tapa da, kanpo azala ere deitua eta bertan inprimatzen dira liburuaren izena, egilearen izena eta argitaratu duenaren editorialaren izena.
4. Bizkarra: Libuaren azal eta kontra azala lotzen dituen elementu sendoa da, eta bertan doaz inprimaturik liburuaren eta egilearen izenak.
5. Babes-orria: Liburuaren hasieran zein bukaeran agertzen diren orri txuriak dira eta barneko orrien babesa funtzio duten orriak dira.
6. Aurre-portada: Babes-orriaren ondoren orrialdea da, non, soilik libuaren izena idazten den.
7. Portada: Orrialde honetan libuaren izenaren, egilearen eta publikatutako editorialaren datu guztiak datoz osotasunean, hala nola, argitaratze datak, argitaratze lekua...
8. Kontraportada: Libuaren amaieran kokatzen den orrialdea da. Bertan libuaren seriea joan daiteke baina hutsik ere joan daiteke.
9. Liburuaren gorputza: Liburua osatzen duten orrialde multzoa da.
10. Amaiera: Amaiera liburuaren azken orrialde bakoitian joan ohi da, bertan imprimazio lekua, data eta inprentaren izena doazelarik imprinaturik.
(iturria: http://www.slideshare.net/LeerEsDivertido/los-librossus-partes-y-tipos
