top of page

LIBURUA GREZIAN

Papiroak Egipton izan zuen garrantzia ez zen errepikatu Grezian. Grezian nagusiago bihurtu ziren egurrezko taulak edota pergaminoa. Bertan, materialik nagusiena pergaminoa izan zen eta hau animalien azal belztutik lortzen zen, papiroa baino iraunkorragoa eta lortzeko errezagoa zena. Ahuntza, ardia, behia, txerria edota astoaren azalak erabiltzen zituzten pergamino moduan eta azalik baliotsuena animali gazteeena izaten zen, hau oso fina izan zitekeelako. Pergaminoa lortzeko prozesua ez zen batere erreza, gainera kostu aldetik ere garestia zen. Lehenik, animaliaren azala ura eta gatz arteko nahasketa batetan sartzen zen, horrela, ileak errezago kenduz. Ondoren, aizto eta harriak erabiliz azala leuntzen zen. Azkenik, kola bidez bertako zulo eta pitzadurak estaltzen ziren gainazal liso bat lortuz.

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

Papiroa eta pergaminoa alderatuz gero, esan daiteke, pergaminoa hobea zela, izan ere, bertan bi aldeetatik idatz zitekeen eta gainera, idatzitakoa ezabatu eta berriz idazteko aukera ematen zuen. Grezian, liburua geroz eta garrantzitsuago bihurtzen joan zen, izan ere, edozein herritark parte har zezakeen nazioko gobernuan, idazten eta irakurtzen zekien bitartean. Gainera, garai hauetan liburu burokratikoetaz gain, liburu filosofikoak, literarioak... ere agertu ziren eta liburuak izengabeak izateari utzi eta egilearen lana aintzat hartuko da. Bertako liburutegin artean, garrantzitsuena Alejandria-koa izan zen. Bertan 700.000 liburu inguru gordetzen zirela uste da eta k.a. 47. urtean ia osorik erre zen Julio Cesar enperatzaile erromatarrak hiria konkistatu zuenean.

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

(iturria: http://lafabricadelibros.com/pdf/Historia.pdf)

​© 2023 by STREET LIFE. Proudly created with Wix.com

bottom of page