
AIZU...IZAN LIBURU!
INPRENTA
Gaur egun, imprentaren sorrera XV. Mendeko europearren sorkuntza moduan ezagutzen da. Baina hori ez da horrela, inprenta 960. urterako sortua zegoen Txinan, bertan egurrezko karaktere mugikorrak erabiltzen zituztelarik beraien liburuak sortzeko. Hala ere, hau sortzearen ohorea, Pi Sheng-ek du, 1045. urtean lehenengo buztinezko karaktere mugikorrak sortu ondoren. XV. Mendean, txinoak beren inprentak modu sakonean garatzea lortua zuten.
Europan, nahiz eta txinarren inprentaren ezagutza izan bidaia diplomatiko zein komertzialak medio 1247.urtetik, lehenengo inprentaren sorrera 1440.urte inguruan datza. Estrasburgon Johannes Gensfleich Gutenberg-ek, mahatsentzat erabilitako prentsa bat eraldatu eta gero. Inprentan idazteko erabiltzen ziren karaktere mugikorrak askaturik zeuden eta beraien arteko konbinaketak eginez hitzak sortzen ziren.
1452. urtean, Gutenberg-ek Johann Fust-en laguntza ekonomikoa zuelarik, lehen Biblia, Gutenberg-en Biblia ere deitua, idatzi zuen. Baina hortik gutxira, Fust Gutenberg-en kaligrafoaren elkartu zen eta beraien tailerretatik lan esanguratsuak irten ziren, hala nola, Psalmorum codexa edo Salterio de Maguncia (1457). Azken liburu hau da lehena, bertan inpresio eguna eta lekua idatzirik, koloretako inpresioak edota grabatutako letrekin ilustrazioak dituena.
Inprenta azkar hedatu zen Europan zehar, tipografo ibiltarie esker, izan ere, beraien eman zuten sorkuntza Italiako Subiaco monasteriora (1462), Viena (1468), Paris (1470)... Espainian, lehen inprenta 1472. urtean izan zen ezarria Johann Parix-en eskutik Segovian.
![]() Karaktere mugikorrak | ![]() Gutenberg-en inprenta |
---|---|
![]() Johannes Gensfleich Gutenberg. |