top of page

LIBURU XILOGRAFIKOA

Eta xilografia zertan datzan galdetuko zarete gehienak izenburu hori irakurri ondoren. Xilografia egurrezko xafla bat hartu, bertan irudi bat zizelkatu eta hori erabiliz orriak inprimatzean datza. Orri bakoitzeko egur xafla bat erabiltzen da eta xafla tintaz busti ondoren, bere gainean ezartzen da orria eta prentsa baten laguntzaz inprimakia lortzen da. Teknika honen sustraiak Txinan kokatzen dira eta Europara XIV eta XV mende bitartean heldu zen.

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

Liburu xilografikoari dagokionez, egin den zaharrena Txinan kokatzen da eta 868. urtekoa dela dakigu, liburuan bertan inprimatuta baitu data. Lehen liburu xilografiko europarra “Biblia Pauperum” izenekoa da eta 1430. urtekoa dugu. Aipatu beharra dago Europan teknika hau erabiliz hogetia hamar bat liburu besterik ez zirela egin. 1480. urtetik aurrera, ez dago liburu hauen inongo aztarnarik, nahiz eta teknika erabili zen XV. Mendearen amaiera arte. Liburu hauek ez zituzten 50 orri baino gehiago izaten eta alde bakarrean inprimitzen ziren, horrela beste aldea erabiltzen zutelarik orriak beraien artean itsasteko. Inprentaren sorkuntzarekin batera, liburu hauek desagertzen joan ziren.

 

 

(iturria: http://lafabricadelibros.com/pdf/Historia.pdf)

​© 2023 by STREET LIFE. Proudly created with Wix.com

bottom of page