
AIZU...IZAN LIBURU!
BIBLIOMOTOCARRO
Historia berezi honen protagonista, Antonio La Cava maisu erretiratua da.
Antoniok motozikleta bat erosi, bere erara egokitu eta ,gaur egun, Italiako Basilicata herrietatik zehar ibiltzen da bertako umeen artean irakurketa bultzatzen. Berak bere motozikletari "bibliomotocarro" izena ezarri dio.
Antoniok aipatzen du, herri bakoitzean, iritsi dela jakinarazteko organo bat erabiltzen duela eta astero astero gogotsu itxaroten dietela umeek. Liburuak maileguan uzten dizkie eta bere esanetan, bertan atmosfera magiko bat sortzen da.
Antoniok liburu zuri bat sortu du, eta bertan umeek nahi dutena idazten dute. Adibidez, herri batean ume batek historia bat idatzi eta ondorengo herrian beste umeek jarraitzen omen dutela dio. Bere hitzetan liburu hauek miresgarriak dia.
Hilero 500 kilometro inguru egiten ditu bere "bibliomotocarro" -aren laguntzaz, herri bakoitzeko umeei irakurketarako grina areagotuz.
(iturria: http://dandolalengua.blogspot.com.es/2013/08/bibliomotocarro.html)
