top of page

LIBURUAREN SORRERA

Duela 4500 urte inguru, MESOPOTAMIAn artzai bat bere ardiak kontatu nahian zebilen, eta hauek zenbat ziren ez ahazteko, buztinezko ohol batean apuntatzen zituen. Konturatu gabe, artzaia eta bertako biztanleak (sumerioak) liburuaren historia idazten hasi ziren. Aipaturiko teknika hau erabili zen 3000 urteetan zehar informazioa gorde zein alde batetik bestera mugitu ahal izateko.

 

 

 

 

 

 

 

 

 


Garai horietan, buztina kantitate handietan lortzen zen Eufrates eta Tigris erreketan. Buztina oholtxoetan mozten zen eta ondoren, bertan bi aldeetatik idazten zen, buztina heze eta bigun zegoen bitartean. Idazteko lehenbizi kanabera zorroztu bat eta ondoren, egur edo metalezko sostaka bat erabiltzen zen. Azkenik, eguzkitan edo laberen batean sartuta lehortzen ziren. Idazteko erabiltzen zen herramientaren ezaugarriak zirela eta idazkera hau idazkera KUNEIFORME moduan ezagutzen da.


Jarraian ezarritako bideoan ikus daiteke idazteko erabiltzen zuten teknika, idazkera kuneiformea:Dokumentuen garrantzia kontutan hartuta, material ezberdinak erabiltzen ziren. Dokumentu garrantzitsuenak harri edo metaletan inskribatzen ziren. Idatzi hauek, motzak, anonimoak eta zirkulazio gutxi izatea zuten ezaugarri. Gehienbat gai administratibo eta ekonomikoak tratatzen ziren, baina idatzi epiko, juridiko eta erlijiosoak ere mantentzen ziren.
Tableta hauen pilaketak, lehen liburutegien sorrerak dakartz. Garai hartako nagusi zein ospetsuenak Ebla eta Ninive tenpluetakoak izan ziren.

 

(iturria: http://lafabricadelibros.com/pdf/Historia.pdf)

​© 2023 by STREET LIFE. Proudly created with Wix.com

bottom of page