top of page

LIBURUA GAUR EGUNERARTE

XIX eta XX. Mendeetan liburuak ordurarte inoiz ikusigabeko garrantzia hartuko du iraultza industriala dela eta. Teknologia aurrerapenak eta hauek liburuak sortzeko garaian aplikatzeak, garai zaharretako sistema artesanalak baztertu eta sistema mekaniko azkar eta zehatzak ezartzea ekarri zuen. Bestetik, esan beharra dago liburuak gutxi batzuen esku egotearena alde batera gelditu zela, hezkuntza eta kazetarien lana indartu baitzen.

 

XIX. Mendean inprentaren mekanizazioa sendotu zuten teknologia aurrerapenen artean, azpimarratu behar dira honako hauek: paper-orearen erabilera, paper jarraiaren fabrikazioa, prentsa berriak (baporezko prentsa eta prentsa rotatiboa), eta ilustrazio teknika berriak (litografia, linotipia eta fotograbatua).

 

XX. mendean aurrerapen hauek guztiak garatuz joan ziren eta gero eta teknika aurreratugoak lortu ziren, produkzio erritmoa handitu eta kosteak murriztea lortu zelarik. Informatika teknologiari esker, makina inprimagailuak eta enkuadernatzaileak automatizatu ziren. Erraminta informatiko eta telematikoak konbinatuz, irudiak inprimitzea lortu zen ordenagailutik fotolito batetara pasatuz eta ondoren teknika honi gailendu zitzaiona eta gaur egun erabiltzen dena sortu zen, irudiak ordenagailutik inpresio plantxara zuzenean pasatzen dituena.

 

Garai hauetako beste fenomeno bat, liburuen komertzializazio masiboa eta enpresa editorialean egon ziren aldaketak izan ziren, gehienbat, hiru aspektu garrantzitsuen konbinaketaren efektua dela eta: arte grafikoen arloan aurrerapenak, produktuaren prezioa baxutzea lortu zutelarik, eta hezkuntza eta kultura geroz eta garrantzitsuagoak izatea.

XX. mendean, lehen editorialak sortuko dira, izan ere, liburu eskaera geroz eta handiagoa zen. Hau dela eta, editorial garrantzitsuak sortu ziren.

 

Liburutegin inguruan, XIX. Mendearen bigarren erdialdetik aurrera gaur egungo liburutegi estiloak sortzen joan ziren. Liburutegi desberdinak sortuz joan ziren, hala nola, publikoak, unibertsitatekoak, nazionalak, munizipalak, umeentzakoak... eta zerbitzu publiko moduan, kulturaren arloan duten lekua garrantzitsua bihurtu da. Gaur egun, liburutegiko pertsona profesional moduan konsideratzen da, eta liburutegietan liburuez gain, CD, DVD.. aurkitu ditzazkegu.

 

 

(iturria: http://lafabricadelibros.com/pdf/Historia.pdf)

​© 2023 by STREET LIFE. Proudly created with Wix.com

bottom of page