
AIZU...IZAN LIBURU!
ERDI AROA
Erdi Aroan, kultura mantentzeko eta transmititzeko lanean jardun zuen gogor elizak. Garai haietako monasteriok, kultur etxe bihurtu ziren, bertan eskuizkribuen irakurketa, mantenketa eta kopia zelarik nagusi. Monasterioak, ez zuten kanpo laguntzarik behar, hau da, autonomikoki egiten zuten lana, monasterioan bertan sortuz pergaminoa, esaterako.
Monasterio hauetan, Codicearen produkzioa scriptorium izeneko gela handi batean egiten zen, non bertan, pendolarioak eseritzen ziren eskuizkribuak kopiatzeko, eta hauek, aurretik zeuden eskuizkribu batzuen kopiak egin edo irakurle baten diktaketa bidez idazten zituzten liburu berriak. Hasiera batean, kopistak beraien lana beren belaunen gainean burutzen zuten, taula bat oinarri moduan erabiliz. Baina laister, kopistak behar zituzten tresna guztiak lortu zituzten, hala nola, mahaiak, tinta, idazluma...
Erdi Aroan aurrera joan ahala, codiceen akabera geroz eta gehiago hartu zen kontutan. Garai horietan, testu gehienak gai erlijiosoei buruzkoak ziren, esaterako, ebanjeliarioak, kantoralak...
VIII. Mendean, Frantzian, Carolina idazteko era sortu zen, Karlomagnok sortutako akademia batetik zetorrena. Europako kulturaren bateraketa gogoa ikusten zen Karlomagnorengan. Idazteko era hau indarra hartuz joan zen pixkanaka, eta VI. Mendetik erabiliak ziren idazkera nazionala deitutako idazkerak alde batera uzten joan zen Carolina.
Horrela, Carolina letra XII. Mende arte erabiliena izan zen. Ordundik aurrera, idazkera mota honek bilakaera bat izan zuen, eta XIII. Mendean azalduko zen idazkera gotikoan bihurtu zen.
XI eta XII. Mendeetako hazkuntza ekonomikoa dela eta, liburuen eskaera handituz joan zen, gai desberdinetako erabiliak zirelarik (burokratikoak, komertzialak, pedagogikoak...). Liburuen komertzializazioa handituz joan zen eta hauen alokairua ere nagusitu zen.
Liburuengan eragina izan zuten bi gertakari nagusi aurretik aipatutako bi mende hauen ondoren gertatuko dira: Europan papera sartu izana, eta lehen unibertsitateak sortu izana.
Papera Txina iparraldean sortu zen k.a. 150. urte inguruan. Bere sorkuntzatik Europara heldu arte mila urte baino gehiago pasatu ziren. Bi bidetatik heldu zen, alde batetik, arabiarrak lehen errota ezarri zutenean espainian (1150), eta beste batetik, Italian, papera Egiptotik zehar heldu zenean Montefano eta Venecia hirietara (1276).
Gaur egun guretzat ezagunak diren unibertsitateak, irakasle, ikasle eta graduekin, garai hauetan dituzte sustraiak. XII. Mendean, eskola katedratiko edota episkopalak (Chartres, Reims, Paris, Pisa, Siena, Oxford, Salamanca...) edo munizipalak (Bolonia) garatu ziren, eta hauek izan ziren irakaskuntzari indarra eman ziotenak.
XII. Mendearen amaieratik eta gehienbat XIII mendetik aurrea, Europako liburutegi nagusienak unibertsitate ezagunetera loturik egongo dira.