top of page

LEHEN LIBURUTEGIAK

  • EBLAko liburutegia1968. urtean, arkeologo espedizio batek, Paolo Matthiae buru zela, Siria iparraldean kokatzen den Tell Mardij herrian, antzinan, bertan kokatu zen Ebla herria aurkitu zuten.

     

     

     

     

     

     

     

     

     

     

     

     

     

     

    1975. urtean, bertan egiten ari ziren arkeologia indusketak, 15.000 oholtxo baino gehiagoren aurkikuntza lortu zuten. Bertan aurkitutako oholtxo guztien artean, lehen hiztegi elebiduna aurkitu zen, hitzak hizkuntza sumeriotik Eblaitara itzultzen zituena.Eblako liburutegia martxan egon zen bitartean, bertan, estatuko artxiboak gordetzen ziren. Artxibo horietan aurkitzen ziren Eblako historia kontatzen zuten buztinezko oholtxoak.Liburutegiko areto nagusian, 1900 oholtxo inguru zeuden pilaturik egurrezko apaletan eta sumariek erabiltzen zituzten tresnak (harrizko eserlekuak idazteko, harrizko borratzaileak...) beste gela batean aurkitu zituzten.

 

  • NINIVE liburutegia

    Niniveko liburutegia Asurbanipal (irakurtzen eta idazten zekien garaiko gutxienetako errege bat) erregeak sortua izan zen eta hau izan zen materiala gorde eta organizatzeko modu sistematikoa erabili zuen lehen liburutegia. Niniveko liburutegian gorde zen garaiko kuneiforme idazkerako literatura guztia.

    Liburutegi honetan aurkitu ziren historiako lehen poema epikoa: Gilgamesh-en poema.

    Niniveko liburutegia erregearen palazioaren barnean kokatzen zen, beraz, liburutegi pribatua zen eta oraindik ez zen jaio gaur egungo liburutegi publikoa.    

     

     

     

     

     

     

     

     

     

     

     

     

     

     

     

     

     

     

     

    Niniveko liburutegia Ninive hiriaren desagerpenarekin batera desagertu zen, medo eta babilonioak egindako erasoaldiaren ondoren k.a. 612. urtean, Asurbanipal erregea hil eta 15 urte geroago.

 

(iturria: http://lafabricadelibros.com/pdf/Historia.pdf)

​© 2023 by STREET LIFE. Proudly created with Wix.com

bottom of page