top of page

IDEOLOGÍAS DE UN PIRAO

Hilabete hauetan zehar, liburuaren analisi sakona egin dut, liburuaren historia, hauen bitxikeriak eta bestelako kontuak aipatuz, baina gaur sorpresa eguna da. Orainarte ixilpean mantendu dut blog honetan zehar, baina ni ere idazlea naiz, izan ere, duela urte batzuk liburu benetan berezi bat idatzi nuen.

17 urte nituen eta batxilergoko bigarrren urtea ari nintzen egiten. Urtero moduan, bertako iraskaleek, agenda bat edukitzea gomendatu ziguten, nik nahiz eta inoiz agendarik ez erabili, urte horretan anaiarena zen orri zuriko liburuxka bat agenda bat moduan erabiltzea pentsatu nuen.

Hasiera batean bere funtsa bete zuen, pare bat egunez, baina ordundik aurrera liburu itxura hartzen joan zen. Eginbeharrak apuntatze sistema horren aurkakoa izanik bizitza osoan zehar, urte horretan ez nintzen bada gutxiago izango. Liburu berezia dela aipatu dizuet, eta halaxe da, esaldi liburua dela esango nuke nik. Bertan eguna joan eguna etorri, burura etorritako esaldiak idazten nituen, eta data ere idazten nuen, urte batzuk pasa ondoren irakurri eta esateko, jode artista nintzen!

Hilabeteak pasaz joan ziren, eta urtarrila inguruan, nire ondoan esertzen zen klasekide Xabik, berak idatzi ahal zezakeen galdetu zidan. Nere erantzuna ilusioz betea izan zen, idatz zezala nahi zuen guztia esan nion. Horrela iada bi giñen bertan idazten genuenak, eta pixkanaka, klasekide gehiago animatu ziren bertan idaztera. Eskola osoan ezaguna egin zen nire liburuxka, eta jende askok idatzi zuen bertan, bakoitzak bere gustoko esaldiak edo pentsamenduak. 

Liburua arrakasta hartzen joan zen moduan, izena ere jarri nion, Ideologias de Un Pirao, hain zuzen ere. 

Urtea amaitzerako, liburua oso osorik esaldiz beteta zegoen, amaierara heldu zen. 

Baina, amaiera ez zen definitiboa izan, ordundik sarean jarraitzen du ideologias de un pirao liburuak sorturiko ilusioak. Kasu honetan bigarren etapa honi bakarrik egiten diot aurre, nire pentsamenduak edo dena delakoak nahi duenari transmititzen. http://benatiraola.blogspot.com.es/


Bertan ikusgai diren esaldi batzuk:


"He decidido que voy a vivir está vida por algun momento"    Beñat  2011/02/02

Hurrengo esaldia benetan berezia da, izan ere, historiako irakasle zen Juanek idatzi zuen, hilabete batzuk pasa nituen konbentzitu nahian idatz zezan, eta azkenean lortu nuen.

"Zenbat eta gehiago jakin, orduan eta askeago..."  Juan (Historia)  2011/04/11

Ideologías de Un Pirao

Ideologías de Un Pirao

Ideologías de Un Pirao

Ideologías de Un Pirao

Ideologías de Un Pirao

Ideologías de Un Pirao

Ideologías de Un Pirao

Ideologías de Un Pirao

Ideologías de Un Pirao

Ideologías de Un Pirao

​© 2023 by STREET LIFE. Proudly created with Wix.com

bottom of page