
AIZU...IZAN LIBURU!
LIBURU ELEKTRONIKOA
XXI.mendean liburu forma berri bat ari da aurrera eramaten, liburu digital edo elektronikoa, e-book ere deitua. Liburu elektroniko edo digital bat textu informatizatu batean datza, aparatu elektroniko baten bidez irakurri zein entzun daitekeena, hala nola, ordenagailu, telebista, agenda edo irakurle elektroniko. Azken hau geroz eta garrantzi gehiago hartzen ari da azken urteetan, eta beren aspektua liburu baten itxurara hurbiltzen ari dira, horrela, liburuaren abantailak (arintasuna, irakurtze komoditatea...) eta liburu digitalaren abantailak ( metatze gaitasuna, gaitasun hipertextualak...) biak batera lortuz.
Formatu elektronikoko liburua sektore profesional askotara ari da heltzen ( Medikuntza, Ingenieritza, Zuzenbidea...), non dokumentu ezberdinetako datu zein informazioa erabiltzen den.
Liburu elektronikoen inguruko informazio sakonagoa hurrengo sarreretan ikus izango duzue.
